Bertso eta triki afariak borobilduko ditu Ezkurrako inauteriak martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 2a, 15:08

Larunbat honetarako utzi dituzte inauteriak Ezkurran.

Larunbat goizean frontoian bilduko dira mozorroak eta arratsaldean ipuin kontalaria izanen da Udaletxean

Aurten ere inauteriak antolatu ditu Ezkurrakp Herriko Etxeak. Martxoaren 4rako prestatu dituzte eta ospakizunerako egitarau zabala izanen da larunbatean. Nahi duenak badu non gozatu eta ongi pasa!

 

10:00etan Frontoian bilduko dira, nahi duena mozorrotuta, eta ondoren herrian barna musikaren laguntzarekin ibiliko dira.

16:00etan ipuin kontalaria Udaletxean. Ondoren jokuak eta txokolatada frontoian. 21:00­etan Barranka Ostatuan bertso-triki-afaria izanen da, Mendizabal eta Telleria bertsolariek eta Oihana eta Oihana trikitilariek alaitua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun