Doneztebeko Askin Haur Eskolak Ate Irekien jardunaldia eginen du martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 2a

2017-18 ikasturterako aurre-matrikulazioa egiteko epea martxoaren 1etik 15era ireki da 

Martxoaren 4an (larunbatean), goizean ate irekien jardunaldia burutuko da Doneztebeko Askin Haur Eskolan. Egun horretan Askin haur eskola bertatik ezagutzeko aukera izanen da, bai egoitza, nola heziketa proiektua eta lan taldea ere. Doneztebeko Udalak 2017-18 ikasturterako aurrematrikula martxan jarri du, martxoaren 1etik 15era.  

0-3 urte bitarteko umeendako zerbitzu hau erabili nahi duten familiak udal bulegoetatik pasatzen ahal dira informazioa eta dagokion dokumentazioa eskatzeko. Askin Haur Eskolak D eredua eskaintzen du. Familiek eskola-egun osoa (jantokia barne) edo eskola-egun erdia (jantokia barne) aukeratzen ahal dute. Aurrematrikula bukatu ondoren, udalak eskaerak aztertuko ditu eta behin-behineko zerrenda kaleratuko du. Maiatzaren 19tik 26ra behin betiko matrikula  egin ahalko da. Ikasturte berria heldu den irailean hasiko da eta 2018ko uztailaren erdialdera bitarte luzatuko da. Prezioei dagokienez, aipatu behar da Nafarroako Gobernuak haur eskolak arautzeko ezarritako irizpideak jarraituz finkatuko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun