Malerreka Kantuz eta Korrika bat eginik martxoaren 4an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 2a

Berriz ere Zubietan elkartuko dira Malerrekako kantaria eta oraingoan, Korrika Kulturalarekin bat eginen dute.

Ohiko kantu kalejiraren ondotik Korrika girotzeko bazkaria antolatu dute Zubietako Ostatuan 

Malerrekako Euskara Batzordeak hileko lehen larunbatean egin ohi duen Malerreka Kantuz ekitaldiak Korrika Kulturalarekin bat eginen du martxoaren 4an, Zubietan. Ohikoa denez, larunbat eguerdiko 12:00etan izanen dute hitzordua Zubietako plazan.

 

Kantu kantari aritu ondotik, Zubietako Ostatuan bazkaria izanen dute. 15 euroren truke, menuan paella, txerri txuleta, postrea eta kafea izanen dute. Izen ematea Zubietako Ostatuan egin behar da (948 920948), martxoaren 3ko eguerdia baino lehen.

Malerrekako Euskara Batzordeak eta Korrika Batzordeak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, martxoaren 30etik apirilaren 9ra Otxandiotik Iruñera joanen den Korrika girotzeko kulturaldiaren baitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun