Mus eta mozorro sariketak
Goizean, mus jokoa eginen dute ostatuan, 10:30etan. Bakoitzak 5 eurorena paratu eta biltzen dena bikote finalistarentzat izanen da trofeoarekin batera. Aurtengo beste berritasuna, jendea gehiago animatu aldera, mozorro lehiarena da: mozorrorik hoberenak afariaren ordainak irabaziko ditu; erronda akitu eta afalaurrean kantatuko dute bertsolariek saria norentzat den. Hona hemen programa:
• 10:30etan mus txapelketa.
• Bazkaria.
• Karrika erronda.
• Mozorro politenaren saria.
• Afaria.