Xorroxin Irrati ibiltaria Beintza-Labaiengo eskolan izan da

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 21a, 11:41
Beintza-Labaiengo ikasleak eta irakaslea, Xorroxinen irrati ibiltarian.

Joan den ortzegun eta ortziralean, otsailaren 16 eta 17an Xorroxinen Irrati Ibiltaria programan parte hartu zuten Beintza-Labaiengo eskolako ikasleek eta irakasleak. Eskolatik bi irratsaio egin zituzten eta Beintza eta Labaiengo herrietan entzun zen. 106.5FM frekuentzian. «Oso esperientzia polita izan da», adierazi dute neska-mutikoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun