Malerreka eskuz binakako finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte Donezteben

Otsailaren 25ean jokatuko dira finalak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Otsailaren 15ean jokatu zituzten azken finalerdiak, jubenil mailakoak, eta zazpi kategorietan finalista izanen diren bikote guztiak ezagun dira

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketaren finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte, 09:00etatik Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Guztira 186 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, azpi kategoriatan banatuak. Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldean jokatu zituzten jubenil mailako finalerdiak, jokatzeko falta ziren azkenak eta honenbertzez finaletako protagonista guztiak ezagun dira.

 

Jubenil mailako finalerdiak Donezteben

Telletxea eta Mariezkurrena (Erreka), 14 – Sein eta Etxeberria (Oiarpe), 18

Egiguren (Ilunpe) eta Oliden (Añorga), 18 – Zabala eta Zubeldia (Zazpiturri), 12

 

Finalak otsailaren 25ean

Beraz, hauek izanen dira otsailaren 25ean, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzten finaletako protagonistak.

Benjaminak

Landa eta Madina (Beasain); Lanzeta eta Segurola (Atzapar)

Alebinak

Zubizarreta eta Garcia (Lapke); Agesta (Erreka) eta Goikoetxea (Eple)

Infantilak

Iker Amiano (Añorga); eta Emaldi (Zeanuri); Sein eta Aburuza (Oiarpe)

Kadeteak

Oskoz eta Cuairan (Oberena); Gutierrez eta Garmendia (Titin III)

Jubenilak

Sein eta Etxeberria (Oiarpe); Egiguren (ilunpe) eta Oliden (Añorga)

Senior 2. maila

Urbieta eta Ortiz de Urbina (Antiguo); Egiguren eta Bikuña (Antiguo)

Senior elite

Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka); Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa)

 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun