Kadete mailako finalistak ere erabaki dira Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 6a, 09:25

Jubenil eta alebin mailako final laurdenak ere jokatu dituzte igandean

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, jubenil, kadete eta alebin mailakoak azken txanpan sartu dira. Zehazki, jubenil mailako final laurdenak Donezteben eta kadete mailako final erdiak eta alebin mailako final laurdenak Sunbillan jokatu dituzte igandean.

Donezteben, igandean jubenil mailako final laurdenak

Telletxea eta Mariezkurrena (Erreka), 18 - Alberdi eta Albiasu (Andoain), 10

Sein eta Etxeberria (Oiarpe), 18 - Orbegozo eta Jauregi (Añorga), 7

Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona), 8 - Egiguren (Ilunpe) eta Oliden (Añorga), 18

Ayesta eta Albizuri (Amurrio), 17 - Zabala eta Zubeldia (Zazpiturri), 18

 

Sunbillan, igandean alebin mailako final laurdenak

Agesta (Erreka) eta Goikoetxea (Eple), 18 – Imaz eta Lakunza (Aldabide), 14

Zubizarreta eta Garcia (Lapke), 18 – Izagirre (Erreka) eta Ibarluzea (Urretxu), 4

Alonso eta Bullon (Zornotza), 11 – Sanchez eta Sarasibar (Oberena), 18

Etxeberria (Umore Ona) eta Beitia, 18 – Elosegi eta Egiguren (Ilunpe), 4

 

Sunbillan, kadete mailako finalerdiak

Azkoitia eta Uranga (Azkoitia), 1 - Oskoz eta Cuairan (Oberena), 18

Kevin eta Minguez (Titin III), 11 - Gutierrez eta Garmendia (Titin III), 18

Hortaz, finalean, Oberenako Oskoz eta Cuairan eta Titin III.eko Gutierrez eta Garmendia izanen dira aurrez aurre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun