Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketan elite mailako finalistak erabakiak

Errekako Salaberria eta Tolosako Arratibel, Hernaniko Arrieta eta Errekako Gorritiren kontra ariko dira

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, elite mailako finalerdiak jokatu zituzten otsailaren 1ean, asteazken arratsaldean, Donezteben. Honenbertzez, lehen finalistak zein izanen diren ezagutu da. Bigarren mailako final laurdenak ere Sunbillan jokatu zituzten asteazkenean.

Senior elite finalerdiak, Donezteben

Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 16 - Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa), 22

Loidi eta Santxez (Astigarraga), 19 - Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka), 22.

Honenbertzez, Iker Salaberria goizuetarra eta Arratibel, Arrieta eta Gorritiren kontra ariko dira finalean.

 

Senior bigarren mailako final laurdenak, Sunbillan

Taberna eta Arzalluz (Eple), 22 – Matxin eta Zabala (Zegama), 20

Chiapuso eta Mitxelena (Eple), 3 - Zubiria eta Mendia (Zazpiturri), 22

Egiguren eta Bikuña (Antiguo), 22 - Angita (Erreka) eta Nubla (Lizarra), 16

Urbieta eta Ortiz de Urbina (Antiguo), 22 – Adonis eta Aranguren (Zazpiturri), 19

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun