Inaute saltsa otsaileko lehen asteburuan dastatuko dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 2a, 12:29

Ortziralean eta larunbatean giro bikaina izanen dute Donamariko inauterietan.

Otsaileko lehen asteburuan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donamarian, inauteriak ospatzeko.

 

ORTZIRALEA, OTSAILAK 3

Herriko gazteak auzoetan barna ibiliko dira eskean mozorrotuta.

Bazkaria eta afaria Herriko Ostatuan egingo dituzte.

 

LARUNBATA, OTSAILAK 4

Goizean gazteak Herriko Ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean Age­rralde akordeoilariren laguntzaz. Bazkaldu ondotik herrian ibiliko dira eskean.

Arratsaldeko 4ak aldera haurrak eta gurasoak plazan elkartuko dira eta orga apainduetan Artze aldera abiatuko dira hangoekin elkartzeko. Gero Artze auzotik hasiko dira herriari itzulia ematen. Haur nahiz helduak  mozo­rroturik joanen dira.   20:30 aldera haur eta gurasoen afaria Herriko Ostatuan. Ondoren gaz­te eta helduek ere afaria eginen dute bertan.

Hurrengo asteburuan, otsailaren 11n, gazteak elkartuko dira kontuak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun