Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketan elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 1ean Donezteben

Senior bigarren mailan final laurdenak jokatuko dituzte Sunbillan

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, senior mailakoak azken txanpan sartuak dira. Otsailaren 1ean, elite mailakoen finalerdiak Donezteben eta bigarren mailako final laurdenak Sunbillan jokatuko dituzte.

Senior elite finalerdiak, Donezteben, asteazkenean 18:30ean

Zubizarreta eta Garmendia (Lapke) - Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa)

Barandiaran (Erreka) eta Santxez (Astigarraga) - Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka)

 

Senior bigarren mailako final laurdena, Sunbillan, asteazkenean 18:30ean

Taberna eta Arzalluz (Eple) – Matxin eta Zabala (Zegama)

Chiapuso eta Zangitu (Eple) - Zubiria eta Mendia (Zazpiturri)

Egiguren eta Bikuña (Antiguo) - Angita (Erreka) eta Nubla (Lizarra)

Urbieta eta Ortiz de Urbina (Antiguo) – Adonis eta Aranguren (Zazpiturri)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun