Lilatoia prestatzeko bilera informatiboa eginen dute urtarrilaren 26an Malerrekan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 23a

Ortzegunean 20:00etan Erreka elkartearen egoitzan

Martxoaren 5ean Donostian eginen den Lilatoia emakumeendako lasterketa prestatzeko helburuarekin, Malerrekako Prebentzio Batzordeaak eta Erreka Kirol Elkarteak elkarlanean antolatutako bilera informatibo bat eginen dute urtarrilaren 26an, ortzegunean 20:00etan Doneztebeko Erreka elkartearen egoitzan. 

 

Bertan, eskualdeko emakumeak 28. Lilatoiean parte-hartzera animatu nahi dira. Animatzen diren emakumeekin ere ikusiko zen beste zeozer antolatu daitekeen (agian autobusa bertara joateko, pintxo-potea ondoren… bileran atera daitekeen proposamenen bat). Bertaratzen direnei izen-ematea egiten lagunduko zaie.

Aipatu bezala, martxoaren 5ean, 10:00etan eginen dute 5 kilometroko lasterketa Donostian. Informazio gehiago nahi izanez gero, 676 080611 telefonora deitu edo lilatoia.malerreka@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun