Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketako seniorrak ere hasi dira jokoan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 19a, 14:59

Asteazken arratsaldean jokatu zuten elite eta bigarren mailetako lehen jardunaldia Donezteben, Sunbillan eta Eratsunen

Zazpi kategoriatan banatutako 186 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan. Ttikienak lehenik hasiak baldin baziren ere, senior mailan, elite eta bigarren mailakoak ilbeltzaren 18an, asteazkenean hasi ziren.

 

Senior elite Donezteben

Lasa eta Ibañez (Urretxu), 22 – Iribarren (Oberena) eta Aldabe (Erreka), 15

Barbarejo eta Telletxea (Paz Ziganda), 11 - Tainta eta Lasa (Erreka), 22

 

Senior elite Sunbillan

Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa), 22; Loidi eta Kortabarria, 0

Labaka eta Tabar (Erreka), 22; Elizalde (Erreka) eta Uzkudun (Ilunpe), 16

Otxandorena eta Landiribar (Buruzgain), 13; Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 22

Urretabizkaia (Tolosa) eta Murgiondo (Ilunpe), 22; Zuasti eta Mina (Paz Ziganda), 12

 

Senior bigarren maila Eratsunen

Adonis eta Aranguren (Zazpiturri), 22 – Olarra (Intxurre) eta Irazustabarrena, 19

Taberna eta Arzalluz (Eple), 22 – Matxain eta Usandizaga (Andoain), 0

Matxin eta Zabala (Zegama), 22 – Zamora eta Lezaun (Erreka), 9

Artola (Intxurre) eta Garmendia (Lapke), 11 – Urbieta eta Ortiz de Urbina (Antiguo), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun