Malerrekako elite mailako lehen jardunaldia bertan behera utzi dute frontoien hezetasunarengatik

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urt. 12a, 08:17

Heldu den asteazkenean, ilbeltzaren 18an jokatuko dute

Zazpi kategoriatan banatutako 186 bikote ariko dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan. Kategoria ttikienetakoak igandean hasi ziren eta ilbeltzaren 11n, asteazken arratsaldean jokatzekoa zen senior elite mailakoen lehen jardunaldia. Baina Doneztebe eta Sunbillako frontoien hezetasunaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zituzten partidak. Zuzenbidean, heldu den asteazkenean, ilbeltzaren 18an, jokatuko dute lehen jardunaldi hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun