Labaiengo Ostatua alokatzeko lehiaketa atera du Beintza-Labaiengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 12a, 08:04

Proposamenak urtarrilaren 30a arte aurkez daitezke Udaletxean

Beintza-Labaiengo Udalak, 2016ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa irekian ateratzea Labaiengo ostatuaren errentamendua. Proposamenak Beintza-Labaiengo udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 30eko 10:30 bitarte.

Lehiaketa honetan parte hartzeko behin-behineko fidantza 300 euro da. Lizitazio prezioa %20 jeitsi da, beraz, 240 eurokoa izanen da (BEZ kanpo).

Proposamenak gutunazal itxian aurkeztuko dira Udalak onetsitako baldintzen orrian aipatzen diren agiriekin batera, Beintza-Labaiengo Udaleko idazkaritzan. Horretarako epea urtarrilaren 30eko 10:30ean bukatuko da.

Informazio gehiago eta balditzen plegua Beintza-Labaiengo udaletxean daude interesatuen eskura. Udaletxeko ordutegia: astelehena eta ortziralea, 8etatik 11etara.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun