Finalari dagokionez, joan den urteko protagonista berak izanen dira. Iaz jaun eta jabe izan zen Xanti Uterga doneztebarra eta Urriza erebantxa gogoz izanen da.
Olazen jokatutako finalerdietan biak erraz nagusitu ziren. Urrizak 30-21 irabazi zion Ion-i eta Utergak 30-20 Etxeberria IV.ari.
Jaialdia irekitzeko, final nagusiaren aitzinetik, debutatu berria den Mezkiritzeko Mikel Etxarri eta Azpiroz, Erburu eta Zalduaren kontra ariko dira.
Jaialdirako sarrera 5 eurokoa izanen da, baina horrekin ADANOk zozketatuko duen bi saskiren zozketan sartuko da. Janariaz gain, Movistar Term txirrindulari taldeko kirol materiala, kamixetak eta Osasunaren liga partidaren baterako sarrerak ere izanen dira.