Carlos Ostiz doneztebarrari egokitu zaio Errekaren saski handia

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 23a

Carlos Ostiz, boleto saridunarekin.

7.122 zenbakiari egokitu zaio

Doneztebeko Erreka kirol elkarteak saski handia zozketatu du aurten ere. 7.122 zenbakiari egokitu zaio eta Carlos Ostiz Apeztegia da jabea.

 

Bertzeak bertze, 300 euroko balea Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokitan gastatzeko, Roomba errobot-xurgagailua, asteburuko ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, telebista, bi pertsonentzako degustazio menua Argiñano jatetxean, eskuz binakako pilota txapelketarako 3 sarrera, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak… ditu saskiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun