Ehun urte bete ditu aurten Bidasoko Trena martxan jarri zela eta berrogei urtez harat-honatean ibili zen, Irundik Elizondora eta Elizondotik Irunera, Bidasoa ibaiaren alboan goiti eta beheiti. Erakusketa ere berdintsu ibili da Baztan-Bidasoaldean: Lesakan ekainaren 25etik uztailaren 31ra; Etxalarren abuztuaren 5etik 12ra; Donamarian abuztuaren 20tik 24ra; Donezteben abuztuaren 27tik irailaren 5era eta azaroaren 10etik 20ra; Eratsunen irailaren 8tik 11ra; Beran irailaren 13tik 20ra; Igantzin irailaren 23tik 25era; Sunbillan irailaren 27tik urriaren 11ra; Baztanen urriaren 15etik azaroaren 11ra; Zubietan azaroaren 24tik 27ra; Iturenen abenduaren 2tik 4ra eta Bertizaranan abenduaren 7tik 18ra. Aipatu bezala, Elgorriagako Kultur Etxean izanen da Eguberri garaian, abenduaren 23tik 31ra, mendeurreneko urtea borobiltzeko.