Txapelketako atzelaririk onena izendatu zuten Ionek ez zuen bere egunik onena izan finalean. Ezkurra II.ak, aldiz, ongi jokatu zuen, baina ez zen aski izan Uterga eta Endikari aurre egiteko. Saldiasko atzelariak, batez ere, partida bikaina jokatu zuen. Hamar tanto egin zituen piloteoan eta hiru sakez. Gibeleko koadroetan nagusi izan zen. Aurrelarien arteko lehia parekatuagoa izan zen. Utergak 21 tanto egin zituen eta bi pilota galdu eta Ezkurra II.ak 19 tanto egin zituen piloteoan eta hiru sakez.
Gorriak nagusi hasi ziren (10-4), baina hamarna berdindu ondotik, hemeretzinako berdinketa bitarte final orekatua joan zen. Ezkurra II.aren unerik onenak izan ziren, baina horixe izan zen partidako azken berdinketa. Gorriak berriz ere aurretik jarri ziren lau tantoko aldearekin (26-22) eta aldea bikoiztu zuten 32-24koan. Azkenean, 40-30koarekin nahiko garaipen garbia lortu zuten Utergak eta Endikak beraien bigarren txapela lortzeko. Endikak iaz ere lortu zuen Ezkurrarekin eta Utergak 2013koa irabazi zuen Ionekin.
Larunbateko emaitzak Galarretan
1. Goikoetxea V-Zalduak, 30; Barricart-Larrañagak, 22
2. Uterga-Endikak, 40; Ezkurra II-Ionek, 30 BINAKAKO FINALA
3. Ezkurra-Barrenetxea IV.ak, 38; Urriza-Etxeberria III.ak, 40
4. Etxeberria IV-Azpirozek, 30; Segurola-Zubirik, 20