Eguberrietako futbito txapelketa antolatu du Doneztebe Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 12a

Izen emateko epea abenduaren 14an akituko da

Eguberrietako futbito txapelketa antolatu du Doneztebe Futbol Taldeak. Txapellketa abenduaren 20tik 31 bitartean jokatuko da eta izen emateko hondar eguna abenduaren 14a izanen da. Talde bakoitzak 120 euro ordaindu beharko du.

 

Sariei dagokienez, txapeldunek trofeoa eta 300 euro eramanen dituzte; bigarren sailkatuek txuleta eta ardoa, hirugarrenek urdaiazpikoa eta horretaz gain, txapelketako jokalari onenaren saria eta finaleko jokalari onenaren saria ere emanen dute.

Txapelketan parte hartzeko 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen jaioa izan behar da. Izen emateko, 630 268208 telefonora (Jon Maritxalar, Xoroko) edo jonmaricha@hotmail.com helbide elektronikora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun