Iturengo Kultur Egunak izanen dira abenduko lehen aste hondarrean

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 08:43

Kultur Egunak akitzeko, Plazerra gurea da ipuin erotikoak euskaraz eskainiko dituzte.

Bidasoko Trenbidearen mendeurreneko erakusketa ikusgai izanen da eta argazki lehiaketa ere deitu dute 

Abenduaren 2tik 4ra izanen dira aurten Iturengo Kultur egunak: herriko gazteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte haur, gazte eta helduentzat.

 

ORTZIRALA, ABENDUAK 2

• 16:00 Haurrendako merendua eta ondotik ipuin kontalaria herriko etxeko ganbaran.

• 20:00 Argazki lehiaketaren erakusketaren irekiera Tresanea ostatuan era gero berendu afaria. Aipatzeko da hirugarren urtez antolatu dutela argazki lehiaketa Kultur Egunetarako eta lanak azaroaren 28ra bitarte aurkez zitezkeen. Argazkiak aurkezteko gai desberdinak proposatu dituzte: iturriak, morea, ametsak, argia eta iluna, garraioa eta gai librea. Parte hartzaile bakoitzak gai bakoitzetik argazki bakarra aurkeztu zezakeen

• 22:00 Mus txapelketa Tresanean (bikote bakoitzak 10 euro).

 

LARUNBATA, ABENDUAK 3

• 11:00 Haur koxkorrentzat Ginkana.

• Eguerdian Pintxo-potea herriko ostatuetan.

• 17:30 Haurrentzako Oahuetak dantza eta musika emanaldia Herriko Etxeko ganbaran.

• 20:00 bertso poteoa herriko ostatutik hasita.

• Ondotik bertso afaria Ander Lizarralde eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin eta trikitilariek alaiturik. (Bertso afarirako izen ematea herriko Ostatuan bertan egin beharko da).

 

IGANDEA, ABENDUAK 4

• Eguerdian pintxo-potea eta toka txapelketa plazan.

• 19:00 Helduentzako antzerkia: Plazerra gurea da ipuin erotikoak euskaraz, Maialen Diaz eta Mirian Uhalte antzezleekin (Sarrera borondatea).

Asteburu osoan zehar Bidasoko Trenaren mendeurreneko erakusketa zabalik izanen da kapillan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun