Elixabet Badiolaren solasaldia eta musika Donezteben Udazken Literarioen baitan

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 24a

Elixabet Badiola izanen da hizlari ortziral arratsean Doneztebeko Herriko Ostatuan.

Azaroaren 25en, ortziral arratseko 8etan Herriko Ostatuan

Malerrekako I. Udazken literarioaren baitan Elixabet Badiolak solasaldia eskainiko du azaroaren 25ean, ortziral arratsaldeko 8etan Doneztebeko Herriko Ostatuan. Egun berezia denez, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunarekin ere bat eginen du ekitaldiak.

 

Elixabet Badiolak Glicinia rota eta Suenan muchas campanas dentro de nosotras liburuak izanen ditu solasgai eta horrez gain, Marina Pintos musikariak lagunduta, kontzertu terapeutikoa ere eskainiko dute. Ondoren, afari autogestionatua izanen dute Herriko Ostatuan bertan.

 

Datozen solasaldiak

Malerrekako I. Udazken Literarioarekin akitzeko, abenduaren 2an Izaskun Zubialdek haurrentzako euskal mitologiari buruzko liburuak aurkeztuko ditu eta abenduaren 9an Dani Martirena Hankaz gora du amak mundua liburuaz eta euskaraz idatzitako bere ipuin erotiko bat biltzen duen bildumaz ariko da. Bi hitzorduak, ohikoa denez, 20:00etan Doneztebeko Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun