Goi mailako hiru mendizale izanen dira, Nanga Parbat-en, munduko 9. mendi garaiena dena, lortutako erronkaren kontakizuna egiten. Izan ere, Nanga Parbat neguan igo baitzuten (inoiz ez zen lortu).
Simone Moro eta Tamara Lunger bere aldetik eta Alex Txikon eta Ali Sadpara bertzetik hasi ziren helmugaren bila, baina, azkenean, Simone eta Tamarak bere bidea alde batera utzi ondotik Alex eta Sadpararekin elkartu eta azken hauek prestatutako bidetik laurak elkarrekin saiatu ziren. Sadpara, Moro eta Txikonek lortu zuten tontorra zapaltzea eta hirurak Donezteben izanen dira, han bizitako pasadizoak erakutsi eta kontatzen. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Titin (Doneztebe), Intzan (Elizondo), Errekalden (Bera) eta Maimurren (Leitza).
Eguna girotzeko, goizean mendi ibilaldia egin da eta ondotik bazkaria. Apuntatu Titi Ostatuan abenduaren 14a baino lehen.