Adineko jendea astean behin biltzen hasia da Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 22a, 12:08
Zubietako emakumeak, joan den ortzegunean egin zen topaketan.

Lehen hitzordua azaroaren 17an izan zuten ludotekan eta negu partean denborapasa elkartzeko asmoa dute

Negu bidean, ilunabarretan Zubietako adineko jendea herriko egoitzaren batean tarteka goxo-goxo biltzeko idea bota zuen Mertxe Etxekoloneak, ilunabarretan edo. Beste herrietan egiten den jubiloteka modukoren bat antolatzea da asmoa, kontu kontari, kartetan edo bertze denborapasa batzuetan emateko orduak. 

 

Gaurgero egina dute lehen hitzordua, joan den ostegunean, azaroaren 17an bildu baitziren herriko ludotekan. Astero biltzeko asmoa dute eta ez dute horretarako egn berezirik, aurreko astean erabakitzen baitute hurrengo asterako eguna. Lehenbiziko saioan bederatzi emakume animatu ziren, baina gizasemeak ere ongietorriak izanen direla azpimarratzen du Mertxe Etxekoloneak.

Interesa duenak Mertxeri deitu behar dio (676 967810) eta bera ere ibiliko da jendea biltzen. Non eta noiz bildu, izena ematen dutenen artean erabakiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun