Azaroaren 22an, arratsaldeko 7etan Amaia Nausiak idatzitako Birjinak ala putak liburuaren aurkezpena Mankomunitatean egin dute.
Hilaren 23an, Susanaren iraultza ikuskizunaren bi emanaldi eginen dira Mendaur Instutuko DBHko ikasleentzat eta arratsaldeko 6:30ean publiko osoarentzat bertze emanaldi bat eginen da.
Hilaren 25ean, eguerdiko 12etan eskoletako errotondan bilkura eginen da, bertan herritarrak eta DBHko ikasleek parte hartuko dute. Egun horretan Udazken literarioaren barrenean Elixabet Badiolaren solasaldia burutuko da. Ondoren afari autogestionatua ospatuko da. Ekimen honetaz gain, Mendaur Institutuan, gazteen artean gai honekiko jarrera aktiboa eta baikorrak bultzatzeko asmoz, hainbat ekintza ere burutuko dira.
Zubietan filma eta afaria
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, filma eskainiko dute azaroaren 25ean, ostiralean 19:00etan Zubietako eskolan: Girlhood. Ondotik afari alternatiboa eginen dute.