Joaquin Larreglari Iruñean eginen zaion kontzertu-omenaldian parte hartuko du Mendi Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 18a

Mendi Abesbatzak Iruñean kantatuko du larunbat arratsaldean.

Azaroaren 19an, larunbat arratsaldeko 8etan San Antonio Kaputxinoen elizan izanen da emanaldia

Larunbat honetan, azaroak 19, arratsaldeko 8etan Iruñeko San Antonio Kaputxinoen Elizan (Carlos III Etorbidean) izanen da Doneztebeko Mendi Abesbatza kontzertu berezia eskaintzen. Nafarroako Abesbatzen Federazioak gonbidatuta, Joaquín Larregla Urbieta eta bere ingurua izanen da kontzertuaren izenburua eta bertan, Mendi Abesbatzak, bere bakarlariek (Mañoli Apeztegia sopranoa eta Xalbador Arriola tenorea) Garbiñe Leiza pianojoleak eta Bidasoko Txistulari Taldeak parte hartuko dute.

 

Donezteberekin lotura estua izan zuen musikari eta batez ere, pianojole izugarri hau omentzeaz gain, kontzertu honen bitartez datorren asteartean ospatuko den Xexili Eguna (Musikaren Eguna) ospatzeko ere baliatuko dute kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun