Afaldu aurretik, falta ezin den herri kirol erakustaldia izan zen, aizkora lehia bikoteka, hain zuzen ere. Zortzi enbor moztu zituzten bikote bakoitzak. Pello Telletxea eta Jon Telletxea (garaileak), Jesus Etxeberria eta Manolo Kañamares, eta azkenik Jazinto Etxekonanea eta Oier Kañamares.
Afaria, sagardotegiko menuaz osaturik egon zen (bakailu tortilla, txuleta, gazta menbriloarekin eta kafea), eta nola ez, aukera izan zen barrikotetik ere sagardoa edateko.
Afalondoa girotzeko, musikariak aritu ziren kantuan, hainbat doinu ezberdinekin: rantxerak, euskal kantua…