Ernadi Rock jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dute Donamarian azaroaren 5ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 3a

Ufestuek taldea aditzeko aukera izanen da larunbateko Ernadi Rock jaialdian.

Malerrekako Gazte Asanbladak egun osorako ekitaldiak antolatu ditu, kontzertu handiekin borobilduko direnak 

Malerrekako Gazte Asanbladak  Ernadi Rock jaialdia antolatu du laugarren urtez, aurtengoan Donamarian azaroaren 5ean.

 

Goizeko 10etan herrian barna buelta emanen dute musikarekin. 11:00etan tela erakustaldia eta adin guztietarako zirko tailerra Xomorro taldeak bideraturik. 12:00etan inguruko gazte asanbladen mahai-inguru idekia. 13:00etan aperitifa. 14:00etan bazkaria (bazkarirako txartelak Titin eta Elgorriagako Herriko Ostatuan, 9 eurotan salgai). 18:00etan gazte jokuak. 21:00etatik 23:00etara pintxo afaria.  22:00etan kontzertuen hasiera MGA erara eta 23:00etan kontzertuak: Estu&Larri, Bolbora, Tutan Come On eta Ufestuek taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun