Sagardia-Goñi familia osoaren hezurdurak argitara atera dituzte Gaztelun

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 14a, 09:17
Paco Etxeberria Aranzadiko forentsea, Legarreko leizetik ateratako hezur batzuk erakusten. Argazkia: Alicia del Castillo

Orain gorpuzkinak laborategira eraman eta informe teknikoa eginen du Aranzadik

Ikusmin handiz atera zituzten urriaren 12an Legarrea leizetik duela 80 urte hara botatako Juana Jose Goñi eta bere sei seme-alaben azken hezurdurak. Aranzadiko Pako Etxeberria eta Lourdes Errasti aritu ziren zeregin hori koordinatzen, eta azaldu dutenez, orain gorpuzkinak laborategira eraman eta informe tekniko bat eginen dute «egia ofiziala» jakin dadin.

 

Bertan zen kasua ikertu duen eta La sima liburua argitaratu duen Jose Mari Esparza historialaria eta Sagardia-Goñiren oinordekoak ere. Orain jakin nahi dute 1936ko gerraren testuingurua egindako krimen honen gibelean zer arrazoi egon zitekeen.

Behin prozesua amaituta, familiak Donamaria-Gazteluko udalak hilerrian utzitako toki batean lurperatuko ditu berriz hezurrak eta hileta zibila eginen diete Juana Josefa Goñiri eta bere sei seme-alaberi.

Paco Etxeberria mediku forentse ezagunak aipatu duenez, lur azpian 50 bat metrora egin dute lana, kasik etzanda, ailegatzeko zaila den eremu batean. Familiako kide guztien hezurdurak ez ezik, haurren oinetakoen kautxozko zolakere topatu dituzte, baita botoiren bat ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun