Aurkezpen horren ondoren galderak argitzeko saioa luzatuko du Errekondok ez baratzekoak soilik, baita landareen arlo guztietakoak ere: baratzea, lorategia, fruitu arbolak, etxe barrukoak, basoak…
Jakobaren bisita hau urriko agenda ekimenaren barrenean sartu du Udalak eta herri baratze proiektuaren inguruko kanpaina barrenean sartzen da. Gogoratu behar da herri baratzea eskatzeko aukera oraindik badela. Mourges etorbideko lurzoruan Udalak txukundutako eta prestatuko baratzeek dagoeneko Doneztebeko paisaia aldatu dute. Lehendabiziko fase hau burututa Udalak urrats gehiago aurreikusten ditu: konpostajerako guneak, tresnak gordetzeko gunea, ureztatzeko gailuak, mugak apaintzeko proiektua… Legealdi honetan Udalak aurrekontuaren barrenean ekimen honi dagozkion hobekuntzak ezarriz joateko konpromisoa hartu du.