Heldu hasi berriendako bertso eskola antolatu dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 13a, 07:51

Izen ematea urriaren 24ra bitarte egin daiteke Euskara Zerbitzuan

Heldu hasi berriendako bertso eskola antolatu dute ikasturte honetarako Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Ikastaroak 10 orduko iraupena izanen du, eguna, ordua eta tokia izena ematen duten pertsonekin erabakiko da.

Izen-ematea Malerrekako Euskara Zerbitzuan (948 451746 telefonoan edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org) urriaren 24ra bitarte egin beharko da eta 20 euro ordaindu beharko dira (10 ikaslea edo langabetua izanez gero).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun