Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketarako izen emateko epea zabalik

Otsai hondarrean edo martxo hasieran jokatuko dituzte finalak.

Azaroaren 6ra arte apunta daiteke Errekak antolatutako txapelketan 

Doneztebeko Erreka Elkarteak antolatutako Malerrekako XV. eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu dute azaroaren 6ra arte. Heldu den urteko urtarrilaren erdialdera hasita, zazpi kategoriatan banatuak ariko dira pilotariak: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, bigarren mailako seniorrak eta senior elite. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, senior kategorietan izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.

 

Kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa eta finalak otsailaren azken astean edo martxoko lehendabizikoan izanen direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izen ematea posta elektroniko bidez egin daiteke (salaae@gmail.com) eta izen emateko orrian, telefonoaren zenbakia eta posta elektroniko helbide bat jarri behar dira. Parte hartzeko federazio lizentzia eguneratua ere derrigorrezkoa da.

Benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako partidak igande goizetan jokatuko dituzte eta senior mailakoak, bigarren mailan nahiz eliten, asteazken arratsaldetan.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun