Egitaraurari dagokionez Burrunbak antolatutako bestek honako programazio hau izanen dute: ortziralean 18:00etan plazoletatik abiatutako triki-poteoa, 20:00etan suziria eta 22:00etan Santa Luzia plazan zopak (Titin apuntatu behar da, bazkideek 15 eurotan eta bazkideak ez direnek 20 eurotan); Gauerdian kontzertuak (Kalera, Estu & Larri eta, ondoren, Modestoren emanaldia).
Larunbatean honako egitaraua prestatu da: 10:00etan mus txapelketa eta 14,00etan Santa Luzia plazan lagunarteko paellada, kuadrila bakoitzak berea prestatuko du. 19:00etan Chuchin Ibanez-en emanaldia eta akitzeko gauerdian Fan&Go taldea.
Basurde peñaren urteurrena
Basurde peña motorzalearen urteurrena ospatzeko egitaraua honako hau izanen da: larunbata, irailaren 17an: 10:00etan izen-emateen hasiera, 12:00etan ibilbidea geldialdiarekin, izena eman dutenentzat mokadua; 13:30ean poteoa lokal kolaboratzaileetatik barrena; 15:00etan bazkaria; 17:30ean kontzertua eta oparien zozketa; 20:00etan “pikoteo” hotza egoitzan. Igandean: 10:00etan Ibilbidea; 12:00etan hamaiketako moteroa eta bestaren amaiera.