Ezagun egin dute azken urteotan memoria historikoaren arloko hainbat ikerketak Sagardia-Goñi sendia. Izan ere, 1936an desagertu ziren familia horretako zazpi kide: Juana Josefa Goñi, 7 hilabetez haurdun zegoen emakumea, eta haren sei seme-alaba. Gazteluko Legarreko leizera batera bota zituztela adierazi izan dute ikertzaileek. Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ituna sinatu zuten martxoan, hainbat gorpu berreskuratzeko.
Erran bezala, irailaren 9an, hantxe bila hasita bi umeren aztarnak aurkitu zituzten Aranzadiko ikertzaileek. Asteburuan bertze bi topatu dituzte. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, laister berriro leize horretara joateko asmoa dute, aztarna gehiago aurkituko dituztela uste baitute
Joan den abuztuaren 27an, aurten gertaera hartatik 80 urte betetzen direla eta Legarreko leizearen ondoan omenaldia eskeini zitzaion Sagardia-Goñi familiari.