Nafarroako Herri Kirol Federazioko hauteskunde prozesua abiatu da

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 9a, 07:32

Abenduaren 16an hartuko luke kargua Federazioaren buruak

Lau urtetik behin egin ohi den bezala, Nafarroako Herri Kirol Federazioko Batzarra eta Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak aurten eginen dira. Hauteskunde prozesua irailaren 6an hasi da eta abenduaren 16an bukatuko da. 

Behin deialdia eginda, urriaren 3tik 5era izanen da Batzar Nagusirako hautagaiak aurkezteko aukera. Urriaren 22an Federazioko Batzar Nagusiko kideak hautatzeko bozketa eginen da  eta azaroaren 26an Batzar Nagusia eratzeko deialdia egin eta Federazioko lehendakaria hautatuko dira. Abenduaren 16an hartuko du kargua Federazioaren buruak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun