Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala Ezkurran jokatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 11a, 10:59

Uztailaren 11n Iruñeko Sanferminetan egin zen kanporaketan, 13 aizkolaritik finalerako 5 gelditu ziren.

Bortz aizkolari izanen dira lehian, lau Malerrekakoak

Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala abuztuaren 14an, igande eguerdiko 12:00etan jokatuko dute Ezkurran. Uztailaren 11n Iruñean jokatutako kanporaketan bortz aizkolarik lortu zuten finalerako txartela. Horien artean lau Malerrekakoak dira.

 

Hain zuzen, Zubietako Patxi Mindegiak egin zuen denborarik onena kanporaketa hartan. Berekin batera, Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria, Jon Telletxea eta Jacinto Etxekonanea eta Uharte Arakilgo Iker Gorriti ariko dira lehian. Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte.

Irabazlearentzat txapela ez ezik, txapeldun eta bigarren sailkatuak bigarren mailara igotzeko saria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun