Petrirenak egin duen proba 4x100 erreleboa izan da Andrea Verdú, Paula Sevilla eta Lara Gómez-ekin batera. Uztailaren 22ko arratsaldean, beraien finalaurrea irabazi eta Espainiako errekorra berdindu zuten (45"10) eta gisa honetara, finalerako klasifikatzea lortu zuten. Horrela, Espainiako Selekzioa Munduko 4x100-eko finalean sartzen den lehenengo aldia izan da.
Hurrengo egunean, finalean, seigarren postua lortu zuten, Espainiako errekor berria ezarriz (44"99). Irabazlea AEB izan ziren (43"69), bigarren Frantzia (44"05) eta hirugarren Alemania (44"18).