Kanpaina hau gizalegezko jokaera bultzatzeko eta eremu publikoen babesa arautzen duen ordenantzan oinarritzen da. Burututako ekimenen barrenean Udalak zakurren jabeei eskutitza pertsonalizatua bidaliko die. Bertan parketan zakurrak ibiltzea debekatua dagoela garbi adieraziko da. Horretaz gain, animaliek lotuta joan behar dutela aipatu, baita egindako kaka jabeei jasotzea dagokiela ere aipatuko da. Gai honekiko arreta piztu eta kontzientziazioa areagotzeko, eskutitzaz gain, kartelak, bandoak... eginen dira.
Etorkizunari begira, udala beste neurri batzuk aztertzean ari da: kakak egiteko gune bat eraiki, hainbat tokitan kakak biltzeko poltsak altxatzeko guneak...
Udalak era positibo eta aktiboan abiatu du ekimen hau eta herritarrak dagokion ardurak hartzera animatuz. Arauak eta aholkuak beteko ez balira, udalak neurri gogorragoak baita isunak ere aurreikusten ditu.