Zubietako Patxi Mindegia izan zen kanporaketan azkarrena. Bi kanaerdikoak mozteko 5 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria izan zen bigarren (5:19), Beintza-Labaiengo Jon Telletxea hirugarren (5:32), Uharte Arakilgo Iker Gorriti laugarren (5:53) eta Beintza-Labaiengo Jacinto Etxekonanea bosgarren (6:07). Hauek izanen dira finalean.
Joan den urtean bai, baina aurten herrian jokatuko den finalera sartzea lortu ez duena Ezkurrako Moises Gogorza izan da, seigarren izan baitzen (6:41). Arbizuko Joan Flores zazpigarren (6:53), Arostegiko Xuban Kañamares zortzigarren (8:345), Arbizuko Iosu Agirre bederatzigarren (8:53), Uharteko Koldo Garcia hamargarren (13:00), Iruritako Marc Duch hamekagarren (14:05), Anotzeko Eneko Pagola hamabigarren (16:56) eta Etxarri Aranatzko Iosu Jaka hamahirugarren (19:32) izan ziren.