Alebinetan, Doneztebeko Xuban Illarregik eta Aitor Agestak 18 eta 3 irabazi zieten IruñekoLarrainzar eta Leizari.
Infantiletan galdu zuen partida bakarra Doneztebek. Patxi Loiartek eta Gaizka Agirrek 11 eta 18 galdu zuten Perez eta Cuairanen kontra.
Jubenilen partida suertatu zen ikusgarriena eta berdinduena. Azkenean, Doneztebeko Iker Salaberriak eta Jon Mariezkurrenak 22 eta 19 irabazi zieten Iruñeko Garcia eta Cordón-i.
Seniorretan, beraz, 10 tanto egitea aski zuten Joanes Bakaikoak eta Jon Gorritik txapela Doneztebera ekartzeko, baina faborito nagusiak izaki, 22 eta 5 irabazi zieten Mayans eta Iruritari. Honela, hirugarren garaipenarekin, txapela erraz lortu zuen Doneztebek.
Astebete lehenago Errekak Berria txapelketa irabazi zuela kontuan hartuz, eta Nafarroako Herriartekoa lortuta, orain Euskal Herriko Herriartekoa lortzea du helburu Doneztebek, urtea borobiltzeko.