Iturengo joaldunak Washingtonen dira

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 1a, 08:56
Iturengo Joaldunak Kapitolio aldera joareak astintzen, Washingtonen.

Smithsonian Folklife Festivalen barrenean lehen saioa egin zuten ekainaren 30ean eta uztailaren 7ra arte egonen dira

Estatu Batuetako Smithsonian Institute entzutetsuak Euskal Herria aukeratu du aurten Smithsonian Folklife Festivaleko protagonista izateko. Honela, datozen bi astetan Euskal Herriko gastronomia, kultura, hizkuntza, ohiturak… bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute datozen asteetan Washingtonen, Estatu Batuetako hiriburuan.

 

Euskal Herriko ordezkarien artean bertan daude Iturengo joaldunak ere. Ekainaren 29an ailegatu ziren eta biharamonean egin zuten lehen emanaldia. Kepa Junkerarekin ere egoteko aukera izan zuten. Uztailaren 7ra arte Estatu Batuetan egonen dira eta zenbait saio eskainiko dituzte.

Washingtonen erdian, National Mailen, Euskal Herriko herri baten errekreazioa osatu dute egunotarako, bere plaza eta frontoiarekin, portua, baserria, euskaltegia… Aipatzekoa da Folklife Festival honek milioi bat bisitari izaten dituela bertan eta bertze 40 milioik internet bidez bisitatzen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun