Sunbillako Ariztigain kanpineko mus tximista txapelketa uztailaren 2an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 28a

Txapeldunek 320 euroko saria lortuko dute

Sunbillako Ariztigain kanpinak Mus tximista txapelketaren bigarren edizioa antolatu du uztailaren 2an, larunbatean 16:30ean hasita. Izen ematea uztailaren 1a arte egin daiteke, edo egunean bertan 16:15 arte kanpinean bertan, 10 euro ordainduta.

Iaz bezala, sari potoloak izanen dira. Txapeldunek 320 euro eta txapela lortuko dute; txapeldun ordeek 160 euro eta gazta; hirugarrenek 80 euro eta ardoa; laugarrenek 40 euro eta ardoa, bosgarren eta zortzigarren postuen artean sailkatuek 20 euro eta ardoa eta bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatuek botila bana ardo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun