Iñaki Aierbe ataundarra, Maika Ariztegi iturendarraren eta Irune Izkue labaiendarraren kontra ariko da
Abaltzisketako Festa Batzordeak aizkora desafio berezia antolatu du ekainaren 26an, igande eguerdiko 12:00etan Abaltzisketako plazan. Iñaki Aierbe ataundarra, Iturengo Maika Ariztegi eta Labaiengo Irune Izkueren kontra ariko da, lau kanaerdiko zeinek lehenbiziko moztu. Aierbe esku bakarrarekin ariko da eta Malerrekako bi neskak txanda librean bi eskuekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.