erran.eus

Saldiasko San Juan bestak ospatuko dituzte ekainaren 23tik 26ra

  Gizartea  Malerreka  Saldias

Igandeko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du

Beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan festetako egitaraua. Pilota eta aizkora izanen dira protagonista nagusiak, baina lau egunez, hainbat ekitaldi izanen dira, tartean 100 euroko sari nagusia emanen duen igandeko patata tortilla lehiaketa.

Saldiasko San Juan bestak ospatuko dituzte ekainaren 23tik 26ra
Igandean, bazkalaurrean aizkora apustua izanen dute aurten ere Saldiasko plazan. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

OSTEGUNA, EKAINAK 23

• 20:00etan Txupinazoa eta ohiturako zopak herriko ostatuan.

• 22:00etan San Juan suak.

• Gauez dantzaldiak Txingudi Deejays­ekin.

 

OSTIRALA, EKAINAK 24

SAN JUAN EGUNA

• 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dute herria.

• 12:00etan Meza nagusia, San Juan herri­ko patroiaren ohorez. Ondoren, udalak lun­txa eskainiko du He­rriko Ostatuan.

• 18:00etan Pilota Partidak. Jubenilak, lau eta erdiaren barrenean: Telletxea-Mariezkurrena. Afizionatuak, binaka: Exposito eta Mariezkurrena, Salaberria eta Medinaren kontra.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

LARUNBATA, EKAINAK 25

• 10:00etan Argi soinuak.

• 11:00etan herriko mus txapelketa.

• 14:00etan herri bazkaria trikitilariekin.

• Arratsaldez umeen parkea, karts eta gaztelu haizatuekin.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Txingudi Deejaysekin.

 

IGANDEA, EKAINAK 26

• 10:00etan Argi soinuak.

• 13:00etan aizkora apustua: Erasun Mindegiaren kontra.

• 18:00etan pilota partidak. Afizionatuak, lau eta erdiaren barrenean: Salaberria-Medina. Jubenilak, binaka: Telletxea eta Mari­ezkurrena, Apezetxea eta Gaskueren kontra.

• 20:00etan patata tortilla lehiaketa. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 30 euro. Tortilla dastaketaz gain, udalak herritarrentzako txistorra, gazta eta ardoa eskainiko ditu eta trikitilariak arduratuko dira giroa jartzeaz.

2016/06/23 - 2016/06/26

Malerreka Saldias

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa