Josetxo Ezkurraren omenezko 26. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 13a, 09:27
Josetxo Ezkurraren omenez jokatutako buruz buruko pilota txapelketako txapeldun, finalista eta partehartzaileetako batzuk, antolatzaile eta sari emaileekin batera.

Senior mailan, iaz bezala, Oberenako Asier Ansa suertatu zen txapeldun

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita seigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz banakako pilota txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 11n, larunbat goizeko 9:30etik aitzinera Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Buruz buruko txapelketa nagusiko finalez, gain, Erreka elkarteko pilotarien barneko txapelketakoak ere jokatu ziren.

 

Benjaminak

Oihan Etxeberria (Arkupe), 18 – Oier Ibarluzea (Urretxu), 14

 

Alebinak

Beñat Zubizarreta (Lapke), 18 – Arkaitz Eskuza (Orozko), 10

 

Infantilak

Xabier Aburuzaga (Oiarpe), 11 – Aingeru De la Fuente (Esteribar), 18

 

Kadeteak

Julen Egiguren (Ilunpe), 18 – Enaitz Telletxea (Erreka), 8

 

Jubenilak

Ivan Garcia (Oberena), 18 – Alaitz Ruiz (Tafalla), 3

 

Seniorrak

Antton Aranburu (Eple), 14 – Asier Ansa (Oberena), 18

 

Erreka elkartearen barneko txapelketako finalei dagokienez, hauek izan dira emaitzak:

Benjaminak 3B

Ibai Elizondo, 18 – Mikel Urreaga, 8

Benjaminak 3A

Iker Anzizar, 7 – Javier Zabala, 18

Benjaminak 2C

Oinatz Madariaga, 10 – Oihan Elorza, 18

Benjaminak 2B

Hodei Iriarte, 18 – Mattin Agesta, 9

Benjaminak 2A

Endika Santesteban, 6 – Oihan Sarratea, 18

Alebinak 2

Aitor Agesta, 15 – Mikel Mikelarena, 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun