Artisau Azoka eginen dute Iturenen ekainaren 12an

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Trokolo Teatro taldeak '3, 2, 1, play' antzezlana eskainiko du igande arratsaldean.

Igande arratsaldean, berriz, Trokolo Teatro taldearen ‘3, 2, 1, Play’ antzezlana ikusgai izanen da Herriko Etxeko Ganbaran

Malerreka Trukerrekak antolatzen duen Lanbide eta Artisauen azoka eginen dute hilabeteko bigarren igandean, ekainaren 12an. Azkenekoetan bezala, komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da, pizzak prestatu eta dastatzeko aukera izanen baita 12:00etan. Horretaz gain, 12:30ean Arte-Eguzkilore tailerra eginen dute Arantxa Arratibelen eskutik eta 13:30ean toka txapelketa jokatuko dute.

 

Antzerkia arratsaldean

Iganderako egitaraua Nafarroako Gobernuaren 400/1000 kanpainako emanaldi batek osatuko du Iturenen. Hain zuzen,  Trokolo Teatro taldeak, 3, 2, 1, play antzezlana eskainiko du Herriko Etxeko Ganbaran. Antonen semeak bideo-jokuekiko duen obsesioa eta bizitzan bertze gauza aunitz gehiago daudela erakusteko Antonek egiten dituen lanak agertzen da lanean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun