Labaiengo Ostatua eta etxebizitza alokatzeko lehiaketa atera dute

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 8a, 07:52

Proposamenak ekainaren 24ra bitarte aurkez daitezke Beintza-Labaiengo Udaletxean

Beintza-Labaiengo Udalak, lehiaketa atera du Labaiengo ostatua eta etxebizitza alokatzeko. Proposamenak Beintza-Labaiengo udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira ekainaren 24ra bitarte.

Lehiaketa honetan parte hartzeko behin-behineko fidantza 300 euro da. Informazio gehiago Beintza-Labaiengo udaletxean aurki dezakezu. Udaletxeko ordutegia: astelehena eta ortziralea, 8etatik 11etara.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun