B multzoan, Lekunberrin Larraun eta Doneztebe izan ziren aurrez aurre eta kanpokoek irabazi zituzten lau partidak. Alebinetan, Doneztebeko Xuban Ilarregi eta Aitor Agestak 18-6 irabazi zieten Goldarazena eta Garaño larraundarrei; infantiletan, Patxi Loiarte eta Gaizka Agirrek 18-4 irabazi zieten Galarza eta Irastortzari; jubeniletan, Doneztebeko Iker Salaberria eta Ion Mariezkurrenak 22-5 irabazi zieten Aldaregia eta Gurreari eta seniorretan, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Jon Gorritik 22-8 irabazi zieten Mitxaus eta Galarzari.