Larrialdietako oinarrizko maniobren ikastaroa egin dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 23a, 10:42
Larrialdietako oinarrizko maniobrak ikasi dituzte Zubietako eskolan.

Maiatzaren 20ean, arratsaldeko 5etan Zubietako eskolan larrialdietako oinarrizko maniobren ikastaroa eman zuten Zubietako erizaina den Cristinak eta Elenak, Zubietako Guraso Elkarteak antolatuta. Bertara gazte nahiz adineko herritarrak hurbildu ziren. Oso ikastaro interesgarria izan zen eta beste saioren bat egiteko gelditu ziren, beharrezko eta oinarrizko gauzak ikastera oso interesgarria iruditu zitzaielako denei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun