Maiatzaren 22an ospatuko da Trinitate eguna Mendaurren. Urteroko ekitaldiak izanen dira, Trinitate ermitaren barruan ohiturari jarraituz mezak izanen dira, eguraldiak lagun izanez gero bertan gosaldu eta ermitari buelta eman ondotik enbalseetan bazkariak eta bestak aginduko du, iturendarren eta aurtiztarren bazkariez gain jendeak ohiturak baitu bertan otorduak egiteko. Egun ederra bukatzeko Iturengo plazan dantzaldiarekin bukatuko da, herritarren eta ingurukoen besta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.