Herri kirol taldea (Xabier Urrutia eta Daniel Saldias arraioztarrek osatua) Crossfit Runa bikotearen aurka (Juan Carlos Lesaca eta Alex Fernandez) lehiatuko da. Sari preziatu hori eskuratzeko honako ariketa hauetan indarrak neurtuko dituzte: 80 kilotako harri esferikoarekin 50 altxaldi, 200 kiloko ingudearekin 10 joan-etorri plazan, 70 kiloko bi txingekin (farmer Carry) 10 joan-etorri plazan, 40 kiloko 50 Thruster eta 20 trontza ebaketa. Sarrera 10 eurokoa izanen da.
Nafarroako bigarren mailako arpana txapelketa irabazia dute Daniel Saldias eta Xabier Urrutia arraioztarrek eta lehen mailakoan podiumera ere igo dira. Xabier Urrutia gurdi altxatzen Nafarroako txapeldun ere izan zen 2014an. Iruñeko Juan Carlos Lesaka, berriz, hirugarren izan zen Promofit Games taldekako nazioarteko konpetizioan eta Alex Fernandez, Crossfiteko Nazioarteko txapelketen azken fasean izan zen (Italian Throwdown eta Kings of Wod).